XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BILTZAILETZA 4gn. ALDEA. BILBO - HERRIAK EDIKTUA.

Nik, Enrique Hermosilla Saiz jauna, Bilbo-Herrietako 4gn. Aldeko Tributu Biltzailea naizenonek, hauxe Jakin erazten dut: Behean aipatuko diren kontzeptuen ziozko ordainagirien ziozko espedienteetan, zerrendatuko diren zenbateko, gainkargu eta kontzeptuen zioz 1986an kargututa, Foru Ogasuneko Diruzain jaunak hurrengo hau epaiztu zuela: Probidentzia. - Bilketari buruzko Araudi Orokorreko 95 eta 101. artikuluek ematen didaten ahalmena erabiliz, zorraren zenbatekoari ehuneko hogeiko (%20) gainkargua dagokiola adierazi eta zordunaren ondarearen aurka beterazpidez jotzea xedatzen dut, Araudi horretako manuen arabera.

Bilketari buruzko Araudi Orokorreko 102. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zerrendatuko diren zordunei aurreko probidentzia jakinerazten zaie, honako ediktu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialan sartu eta hurrengo hogeitalau orduetako epemugaren barruan, printzipal, gainkargu eta arauzko kostuen ziozko zordunketak ordain ditzaten, agindeia egiten zaielarik, bestela, besterik gabe, haien ondasunak bahitzeari ekingo zaiola oharteraziz.

Eta bertan dauden helbideetan zordunak non dauden jakiten ez delako, ediktu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratu eta hamabost egunetako epemugaren barruan, haiek beraiek edo ordezkari baten bitartez bakoitzari irekitako espedientera ager daitezen agindeia egiten zaie, egun horiek agertu gabe igarota, ihesle direla adieraziko dela oharteraziz eta espedienteen izapidetzari eman beharreko jarraipena eta jakinerazpenak Bilketari buruzko Araudi Orokorreko 102. artikuluan eta beronen agintzako 55. Erregelan aurrikusitakoaren eran eginez.